Edukira joan

Santa Eufemia baseliza (Aulesti)

Koordenatuak: 43°16′44″N 2°31′53″W / 43.279019°N 2.531478°W / 43.279019; -2.531478
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Eufemia baseliza (Aulesti)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaAulesti eta Mendata
Koordenatuak43°16′44″N 2°31′53″W / 43.279019°N 2.531478°W / 43.279019; -2.531478
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Ondarea

Santa Eufemia baseliza, Bizkaiko Aulesti udalerriko baseliza bat da, Urregarai mendian kokatua.

Urtero, irailaren 16an, Santa Eufemia egunez, Aulestiko herritarrak jaieguna ospatu eta baselizan goizeko 10etako mezara joan ondoren eguerdian alboko larreetan erromeria ospatzen dute. Bola jokoa eta txapel jaurtiketako lehiaketa egiten dute, trikiti musikaren doinuaz lagundurik.

Aulesti edo Markina-Xemeindik Urregarai mendiaren hegoaldeko magalera igotzen den BI-3448 errepidea hartu behar da. Meabe auzoko baserrien albotik igaro eta errepidearen 48. kilometroan mendigain txiki bat dago. Leku honetan, eskuinetara desbideraketa bat dago, "Santa Eufemia mendira" jartzen duen seinaleaz adierazia. Mendi-bidea marmol bloke handien artean gorantz doa eta malda handituz doan bitartean, behin 2 kilometro eginda, mendiaren gainaldean, Santa Eufamia baseliza aisialdi-leku baten alboan dago.


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.